'Itsasadarraren aintzindariak' liburuan

uriola.eus 2015ko abe. 2a, 09:10

Argazkia: www.bizkaia.eus

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko entzungelan 'Itsasadarraren aintzindariak' liburua aurkeztu dute. Bilduma honetan izen bereko 2014-2015 edizioko zikloan aurkeztutako hitzaldiak jasotzen dira.

Ramon de la Sota, Aznar familia, Aldecoa, Evaristo de Churruca, Palacio, Vicinay, Martinez de las Rivas, Echevarrieta eta Sendagorta dira Bilboren eta Bizkaiaren bilakaeran pisu handia izan duten bederatzi pertsona.

Bederatzi horien biografiak, argazkiak, senideen lekukotzak eta erreportajeak dira 'Itsasadarraren aintzindariak' liburuaren oinarri.

Liburuaren aurkezpen ekitaldian, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, besteak beste, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak edota Ignacio Marco-Gardoqui ekonomilariak parte hartu dute.