uriola.eus

Autobus zerbitzu berezia jarriko dute Athletic-Malaga cf taldeen arteko partidurako

 Bilbo

Bilboko Udalak, igande honetan, abenduak 6, arratsaldeko 20:30etan Athletic eta Malaga CF taldeek jokatuko duten partida dela eta, Bilbobuseko 57. linearen zerbitzua luzatuko du, partidura hurbiltzen direnen etxerako itzulera bermatze aldera. 

Honela, 57. Linearen (Miribilla-Ospitalea) irteerak areagotuko dira ospitaletik hasita, bi zerbitzu berrirekin 22:15etan eta 22:40tan.

Informazio gehiago geltokian, 010 telefonora deituta edo www.bilbao.net udal webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa