Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak jasoko dituzte hamar elizak abenduaren 30ear arte

uriola.eus 2015ko abe. 4a, 08:45

Abandoko, Castañoseko, Deustuko, Zazpi Kaleetako, Santutxuko, Basurtuko, Errekaldeko, Atxuriko, Abusuko eta San Inazioko hamar elizak, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak jasoko dituzte abenduaren 30era arte.

Aurtengo edizioan, ekimenak 25 talde bilduko ditu, eta ehun kantu baino gehiago eskainiko dituzte, horien artean Gabonetako kantak eta Euskal Herriko abesti herrikoiak, baina baita munduko beste leku batzuetakoak ere. Emanaldi guztietarako sarrera librea izango da.

Lehenengo emanaldiak datorren astean izango dira. Horrela, ostegunean, abenduaren 10ean, Asisko San Frantzisko elizak, 5. Parrokiak, Emitenia Coro de Cámara, Euskeria Abesbatza eta Inmakuladako Abeslariak taldeak bilduko ditu 20:00etan. Hurrengo egunean musika Errekaldeko Nuestra Sra. Del Rosario elizara joango da, eta bertan Emays, Jatorki Abesbatza eta Urretxindorra Abesbatza taldeek eskainiko duten kontzertuaz gozatu ahal izango da. Larunbatean, abenduaren 12an, Garaizarko Matsorrriak, San Anton Abesbatza eta Arraizpe Abesbatza taldeen txanda izango da El Karmelo elizan.

Gabonetako Abesbatza Kontzertuak Sortzez Garbiaren egunaren ondoren itzuliko dira Basurtuko Sortzez Garbiaren elizara, Castañoseko El Salvador Parrokiara, Atxuriko Gizakundearen elizara, San Inazioko elizara, Abandoko Jesuiten Egoitzara, Deustuko San Pedrora eta zikloa abenduaren 30ean amaituko da, Abusuko Artzain Onaren elizan.

Programa honek bi helburu ditu: alde batetik, Bilboko abesbatzei, egun berezi hauetan gure Hirian aritzeko aukera eskaintzea; eta beste alde batetik, edozein adinetako eta edozein auzotako biztanleei, abesbatzen musika bikainaz gozatzeko aukera eskaintzea. Horrela, taldeek eskainiko duten errepertorioaren barruan abesti herrikoiak eta musika sakratua jasoko dira, Gabonetako mota guztietako kantei arreta berezia eskainiz.

Egitaraua

- Abenduak 10, osteguna. San Francisco de Asis elizan (5. Parrokia- Abando) , 20:00etan, Emitenia Coro de Camara, Euskeria Abesbatza eta Inmakuladako Abeslariak.

- Abenduak 11, ostirala. NTA.SRA. Del Rosario Elizan (Errekalde), 20:30etan, Coro Emays, Jatorki Abesbatza eta Urretxindorra abesbatza.

- Abenduak 12, larunbata. El Karmelo elizan (Santutxu), 20:30etan, Garaizarko Matsorriak, San Anton Abesbatza eta Arraizpe Abesbatza.

- Abenduak 17, osteguna. Inmaculada Concepcion elizan (Basurtu) 19:45ean, Mikel Deuna abesbatza eta Gaudeamus Hodie Abesbatza.

- Abenduak 18, ostirala. El Salvador parrokian (Castaños), 20:00etan, Otxote Lur Maitea eta Coro y Orquesta de Camara de Bilbao.

- Abenduak 19, larunbata. Enkarnazioaren elizan (Atxuri) 20:15ean, Mendeski Abesbatza eta San Fran Korue.

- Abenduak 22, asteartea. San Inazio elizan (San Inazio) 20:00etan, Lagundi koroa, Deustoarrak abesbatza eta Agrupacion Coral Otxarkoaga.

- Abenduak 23, asteazkena. Jesuiten egoitzan (Abando). Otxote Bilbao Argia eta San Inazio Abesbatza.

- Abenduak 29, asteartea. San Pedro elizan (Desutu) 20:00etan, Bizkaiko Ingeniarien koroa eta ARS Viva abesbatza.

- Abenduak 30, asteazkena. Buen Pastor elizan (Abusu-La Peña) 20:15ean, Begoñako Sustraiak, Club Deportivo koroa eta Andre Berri Abesbatza.