Sinfonika-sailaren ikasleekin BilbaoMusikak publikoari irekitako kontzertua eskainiko du gaur, abenduak 9, asteazkena. Entzunaldia 19:30ean hasiko da BilbaoMusikan bertan, Sorkunde kaleko 8.zenbakian.
Bestalde, bihar, abenduak 10, bigarren kontzertu bat egongo da BilbaoMusikan; Udal Eskolako bateria eta perkusio taldeko ikasleen emanaldia eskainiko dute 18:30ean hain zuzen ere.
Bukatzeko, ostiralerako, hilak 11, 'Nola egiten du lan musika modernoko talde batek' izeneko kontzertu didaktikoa antolatu du Bilbao Musikak. Kasu honetan, txirula, kitarra, baxua eta bateria jotzaileak arituko dira 18:00etatik aurrera.
Hiru emanaldiak dohainik izango direla aurreratu dute eta beraz, herritarrei BilbaoMusikara hurbildu eta kontzertuetaz gozatzeko deia luzatu diete.