Bihar, abenduak 10, 08:00etatik 17:00etara, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa moztu eta aparkalekuak okupatuko dira Uribarri 'C' zeharkalean, Uribarri eta Izaro Mendiaren kaleen artean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta Ricardo Arregi eta Trauko izango dira ordezko bideak.
Igogailua jarri behar denez, materialak husteko lanetarako etengo da zirkulazioa.
Bestalde, bihar ere, hilak 10, 09:30etatik 17:30etara, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa eten eta espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Pau Casals etorbidean, Larratundu, Julian Gaiarre eta Langaran kaleen artean.
Behin-behineko pasabideak jarriko dira oinezkoentzat. Pau Casals/ Langaran - Julian gaiarre bidegorutzearen ordezko bideak Langaran eta Zizeruena izango dira. Aldiz, Pau Casals/ Zizeruena bidegurutzearen ordezko bidea Zizeruena-Arbolantza zeharkalea-Senidetasuna-Makaldi etxaldea- Langaran izango da.
Bilbao Metroaren 3. linearako eskailera mekanikoak deskargatzeko etengo da ibilgailuen zirkulazioa.
Ur mozketa
Bukatzeko, bihar, 16:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Luis Power kaleko 18tik 20ra bitarteko zenbakietan eta Blas de Otero kaleko 28tik 32ra bitarteko zenbaki bikoitietan.
Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko etengo dute uraren zerbitzua.