2015/12/10 18:00
2015eko abenduan amaituko da Euskal Telebistako Goenkale telesail erreferentziala, eta aukera hori baliatuko dugu hizkuntza gutxituetan telebistarako fikzioa idaztearen inguruan bi hausnarketa plazaratzeko. Horretarako Galeserazko Pobol y Cwm telesail beteranoan (41. urtea beteko du aurten) gidoilaria den Gareth Evans eta Goenkaleko Pedro Fuentes eta Jose Luis Aranguren “Txiliku” hurbilduko ditugu haien esperientziak trukatu eta hizkuntza txikietan telebistarako idaztearen inguruan hausnartu eta literatura eta telebistaren arteko uztarketa esparruak esploratzeko. Abenduak 10, arratsaldeko 18:00etan, Deustuko Unibertsitateko Ellacuria aretoan, Bilboko Campusean. Sarrera librea. Euskara-ingelesa-euskara aldibereko itzulpena egongo da.