Datozen egunotan, trafiko-aldaketak ezarriko dira Sabino Arana etorbidearen inguruetan, bertan egiten ari diren berroneratze integraleko asfaltatze-lanak direla eta. Honela, ibilgailuen joan-etorriak ondoren zehaztuta dagoen erara mugatuko dira:
- Abenduak 10, osteguna: Zankoeta eta Perez Galdos kaleen artean
Eguenean, abenduak 10, 08:00etan hasi eta egun bereko 24:00 arte, Zankoeta eta Pérez Galdós kaleen artean dagoen Sabino Arana Etorbidearen zatian zirkulazio erabat itxita geratuko da.
Honela, Sabino Arana Etorbidean Autonomiaranzko norabidean dabiltzan ibilgailuak Trenbideko Etorbidera desbideratuko dira Pérez Galdós kalearen parean, eta Autonomiatik Jesusen Bihotzerantz dabiltzanak Luis Briñas kalean barna desbideratuko dira.
Era berean, murrizketek dirauten bitartean, aldaketaren ondorioak pairatuko dituzten Egia Jenerala kaleko bi etxaldeak irteerarik gabeko kale bilakatuko dira (Luis Briñasetik nahiz Trenbideko Etorbidetik sartuta), baina inguru horretarako garajeetarako sarrera-irteerak ahalbidetuko dira, seinalisten laguntzaz.
- Abenduak 11, ostirala: Zankoeta eta Perez Galdos kaleen artean
Ostiralean, 08:00etan hasi eta egun bereko 24:00 arte, horas del mismo, Zankoeta eta Pérez Galdós kaleen artean dagoen Sabino Arana Etorbidearen zatian zirkulazio erabat itxita geratuko da. Gainera, Zankoeta eta Pérez Galdós kaleen arteko zatiak trafiko-errei bat galduko da, eta ondorioz, Egia Jenerala kalerantz baino ezin izango da zirkulatu.
Horrela, Jesusen Bihotza Plazatik Sabino Aranan zehar Autonomiaranzko norabidean dabiltzan ibilgailuak Zunzunegi Etorbidera eta Luis Briñas kalera desbideratuko dira, eta Zunzunegi Etorbidean dabiltzanek Simon Bolivarrera biratzeko aukera izango dute, Maria Diaz Haroko kalerantz.
Gainera, murrizketek dirauten bitartean, Pérez Galdós irteerarik gabeko kale bilakatuko da Luis Briñas kaletik sartuta, baina inguru garajeetarako sarrera-irteerak ahalbidetuko dira, seinalisten laguntzaz.
Aldaketak Bilbobusen
Bi egun horietan, eguenean nahiz barikuan, Bilbobuseko 28. Lineak (‘Uribarri-Altamira’) aldaketak izango ditu ohiko ibilbidean. Ondorioz, Sabino Arana Etorbideko 34ko eta Basurtu/Luis Briñas geralekuak galduko ditu, baina horien ordez, geraleku berria izango da Urkixo Zumarkaleko 100ean.
Inguruneko zirkulazioa larunbatetik aurrera, abenduak 12
Larunbatetik aurrera, abenduak 12, Sabino Arana Etorbidea ibilgailuen joan-etorrietarako irekia egongo da Trenbideko Etorbidearen eta Egia Jenerala kalearen artean, baina Autonomiarako noranzkoan baino ez.