Hitzordua Bizkaia Aretoaren Arriaga Entzunaretoan izango da, gaur arratsaldean. Udalaren partez, Itziar Urtasun Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailburua egongo da bertan eta bera izango da bertaratuko direnei ongietorria emateko arduraduna.
Ondoren, Maria Jose Martinek, Ikuspegi - Immigrazioaren Euskal Behatokiaren ikerlariak parte hartuko du. Hainbat gai azalduko ditu berak: etorkinak gure artean egoteari lotutako gaiak, gizarte hartzailean izandako eragina, bizikidetzarako eta gizarteratzeko ereduak, hainbat estereotipo eta immigrazio politikaren balorazioa. Bilboko 2014ko Barometroa. Bilbotarrek etorkinei buruz dituzten iritzi eta jarreren inguruko ikuspegi laburra.
Madrilgo Udalaren ordezkariek, giza-eskubideen esparruaren barruan immigrazioaren nahiz kultur arteko elkarrizketaren udal kudeaketan izandako esperientziak aurkeztuko dizkigute.
Eztabaidari ekin baino lehen, Ricard Zapata Barrerok, GRITIM-UPFren eta Immigrazioari buruzko Ikasketen Masterraren Programaren Zuzendariak bere ikerketa-ildo nagusiak azalduko ditu, hain zuzen ere, aniztasuneko testuinguruetan demokrazia liberalaren arazo garaikideei lotutakoak, batez ere, demokrazia, herritartasuna eta immigrazioa ardatz dituztenak.
Egitaraua
- 17:30 Topaketaren hasiera, Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailburua den Itziar Urtasun anderearen eskutik.
- 17:45 Maria Jose Martin Herrero. Ikuspegi - Immigrazioaren Euskal Behatokiaren ikerlaria (Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietako Saila - Euskal Herriko Unibertsitatea).
- 18:15 Madrilgo Udala.
- 18:45 Ricard Zapata Barrero. GRITIM-UPFren eta Immigrazioari buruzko Ikasketen Masterraren Programaren Zuzendaria.
- 19:30 Eztabaida eta, jarraian, norbere iritzia luzatzeko unea izango da.