Trafiko etena iragarri dute biharko Diaz Enparanza Doktorearen kalean

uriola.eus 2015ko abe. 10a, 07:00

Udalak jakinarazi duenez, bihar, abenduak 11, 07:00etatik 18:00etara bitartean gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Diaz Enparanza Doktorearen kalean, Biarritz eta Villabaso kaleen artean.

Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz eta garajeetarako sarrera baimenduko da. Bestalde, ordezko ibilbidea Novia Salcedo eta Villabaso kaleetatik egin ahalko da.

Zirkulazio etenaldia, hormigoia punpatzeko lanek eragingo dute.