Bilbon sortutako aplikazioa Bilboko aisialdirako

uriola.eus 2015ko abe. 10a, 10:55

Hiriko enpresa jaioberri batek sortu du doowi izeneko mobiletarako aplikazioa. "Bete gabe zegoen aisialdirako behar bati erantzun" eta irauli egin nahi du Bilboko aisialdia.

Doowi mugikorretarako doako aplikazio da (IOS eta Android eskuragai). "Hiriko planik onenak erakusten dituen aisialdi gida pertsonalizatua" izatea du helburutzat. Horretarako "kalitatezko planak, pertsonalizatuak eta eskaintza bereziak" jarriko ditu erabiltzaileen eskura. "Lagunekin gozatzeko esperientzia paregabeak, baita jende berria ezagutzeko aukera", Manuel Abiega Doowiko kidearen esanetan.

 

Aisialdiarako iraultza

Doowik "aisialdiarako iraultza" izan nahi du. Bere oinarriak honako hauek dira:

Kalitatezko planak: Bilboko "lokalik onenetan esperientzia paregabeak" bizitzeko aukera eta poltsiko guztietarako. Are gehiago, baita doako planak ere.

Plan pertsonalizatua: erabiltzaileen gustuen araberako proposamenak aurkezten dira. Horrez gain, aplikazioak erabiltzailearen erosketekin ere ikasten du.

Giza osagarri inportantea: sare sozial baten modukoa da eta planetara joango den jendea ikus daiteke.

Nola erabiltzen da doowi?

Erabiltzaileak aplikazioa deskargatu eta kategoria batzuen artean (jatetxea, ikuskizunak, ikaskuntza..) aukeratzen ditu bere zaletasunak. Pertsonak eskaintzen diren Gaur, Astea eta Gero sailkapenetako planetan kuxkuxeatu eta gehien gustatzen zaiona aukeratuko du. Erreserba egin, markatuko du zenbat lagun izango diren eta aplikazioan bertan ordainduko du modu seguru batez. Gainera, doowi ingurumenaren laguna da eta ticketa ez da inprimatu beharko. Horretaz aparte, erabiltzaileak egiten dituen erosketekin ikasten du eta, horrela, planen pertsonalizazioa hobetzen da.

 

Plan motak

Aisialdirako proposamen guztiak kalitatezkoak dira eta eskaintza bereziak dituzte erabiltzaileentzat. Bilboko planik onenak doowi aplikazioan daude, zure esku!

Doako planak: kontzertuak, ikuskizunak edota merkatuak, musu-truk

doowi planak: aplikazioaren bidez hartzen diren esperientziak (eskaintza bereziekin)

Gynkana planak: plan hauetan, erabiltzaileak doowirekin elkarri eragin ahal dio eta ekitaldian bertan, hainbat sari eskura dezake, adibidez, aplikazioan erabiltzeko bonoak.

Zozketak: aplikazioa izanez gero, erabiltzaileak bere zortea probatu ahal du sariak irabaz ditzan.

Elkartasunezko planak: plan hauetan erabiltzaileek irabazteko asmorik gabeko erakundeei lagundu ahal die. Horrela, doowi ere gizartearekin elkarlanean aritzen da, plan hauetan etekinik ez baitago.

 

www.doowiapp.com