Jaietako Sailak izendatutako epaimahai batek aukeratu ditu finalistak. Epaimahaiak sei kide izan ditu: Bilboko Konpartsen ordezkari bat; Itziar Urtasun eta Goyo Zurro, Jaietako batzordearen presidentea eta ordezkaria; Maylin Vergara disenatzailea eta Fede Merino kazetaria.
Sei kartel finalistak Terminus eraikinean eta Udalaren web orrian (www.bilbao.net) ikusgai egongo dira abenduaren 14tik 18ra bitartean eta baita komunikabide laguntzaileetan ere. Bilbotarrek zuzenean eman ahal izango dute botoa Terminus eraikinean bertan (Plaza Biribila), Udalaren web orrian, lehiaketaren laguntzaile diren komunikabideetan. Bozketa egiteko epea astelehenetik, abenduak 14, ostiralera, hilak 18, izango da.
Irabazlearen izena Gabonak eta gero jakinaraziko da. Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko du.
Aurten komunikabide laguntzaile hauen bitartez egin daitezke botaketak: Deia, El Correo, Gara, El Nervion, Cadena Ser Bilbao, EITB, Onda Vasca, Onda Cero, Radio Nervion, Bizkaia Irratia, Herri Irratia, TeleBilbao, eta Bilbao 24 Horas.
Bozketa-sistema bakoitzari puntuazioaren %25a dagokio. Gainerako %25a epaimahaiaren bozketaren bidez erabakiko da.
Aurtengo edizioan 50 kartel aurkeztu dira lehiaketara. Proposamenak ez dira Bilbokoak soilik izan eta parte-hartzaileak Irunetik, Lleidatik, Castellonetik edota Burgosetik etorri dira. Halere, ohikoa denez, Bilbo izan da batez ere lanen jatorria.