Zerbitzu hori martxan jarriz gaur, ostirala, goizean goiz hasi eta igande gaueko 23:00 arte dagoen garraio eskaria ase nahi da.
Iaz guztira 48.315 bidaia zenbatu ziren Gabonen aurreko bi ostiral gau horietan, 20.313 bidaia 12an eta 28.002 bidaia 19an. Trafiko handieneko tarteak 23:00etatik 24:00etara izan ziren, 9.859 bidaiarirekin. Ondoren, gaueko hamabietatik ordu batera, 8.694 bidaiari, eta ordu batetik ordu bietara 7.691 ibili ziren. Larunbat goizeko lehen orduetan, bostetatik zazpietara, 9.389 pertsonek hautatu zuten metroa etxera itzultzeko.