Igandean, abenduak 13, 06:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Leizaola Lehendakariaren kalea, Abandoibarra etorbidearen eta Deustuko zubiaren artean. Ordezko bideak Uribitarte arrapalak, Mazarredo zumarkalea eta Euskadi plaza izango dira. Bestalde, Itxiko den eremuan dauden garajeetara Deustuko zubitik sartu ahal izango da.
Obrako garabi bat kentzeko itxiko da kalea ibilgailuen zirkulaziorako.
Gainera, astelehenean, hilak 14 hasi eta abenduaren 23ra arte, espaloi zati bat okupatuko da Tiboli kaleko 22tik Matiko kalearen gurutzeraino, eta Moraza plazako oinezkoen zatian.Hala ere, oinezkoek igarobidea libre izango dute une oro.
Elektrizitatearen kanalizazio-lanak espaloitik egiteko okupatuko da espazio publikoa.
Bukatzeko, hilaren 14tik 18ra, bidegorria tarteka itxiko da Botikazar Erriberaren eta Campo Volantin pasealekuaren artean. Hain zuzen ere, bidegorria tarteka itxiko da, Euskalduna Zubitik hurbil dagoen Botikazar Erriberaren aldetik hasi eta Campo Volantin 5eraino.
Aldi baterako etenaldi hauek bidegorria asfaltatzeko lanak egiteko izango dira.