Udal Musika Eskolak gaur, abenduak 14, Gabonetako Kontzertu bat antolatu du, non bere eskolako musika taldeetako ikasleak Campos Antzokiko eszenatokira igoko dira. Bertan publiko zabalarentzat, ordu eta erdi inguruko kontzertua emango dute garai eta musika estilo ezberdinetako errepertorioa interpretatuz. Hitzordua 19:00etan izango da eta bertara joan nahi duenak gonbidapenak eskuratu beharko ditu Campos Antzokiko txarteldegian (bi pertsona bakoitzeko).
Publikoak musika formazio ezberdinen ikuskizunarekin gozatu ahalko du, koruak, orkestrak, bandak, eta adin ezberdinetako piano edo flauta taldeak direla. Talde bakoitza Eskolako bere irakasleak zuzenduko du eta kasu batzuetan interprete gisara ere arituko dira ikasleei lagunduz.
Errepertorioa ere zabala izango da beraz. Ikasleek eskainiko dituzten doinuen artean, Andreoren Ave Maria, Tchaikowskyren Danza del hada de azucar edo Mariah Careyen All I want for Christmas is you nabarmendu behar dira, tradizionalezko abestiekin batera.