Gaur banatuko dira 'Funikularra eta ingurua' argazki eta pintura lehiaketako sariak

uriola.eus 2015ko abe. 14a, 10:58

'Funikularra eta ingurua' gaia landu duten argazki eta pintura azkarreko lehenengo lehiaketetako sariak banatuko dituzte gaur arratsaldean. Lehiaketa horiek Artxanda Plataformak antolatu zituen funikularraren mendeurrena dela eta, Udaleko Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Saileko zinegotziaren laguntzaz.

Alfonso Gil Alkateorde eta Mugikortasun Politiken, Ingurumen, Etxebizitza eta Garapen Osasungarriaren koordinatzaileak zuzenduko duen eta Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan 19:30ean egingo den ekitaldian lehiaketa bakoitzerako dauden hiru sariak eta dagozkien diplomak banatuko dira.

Pintura azkarreko lehiaketako lehenengo sariaren irabazlea Leticia Gaspar Garcia izan da; bigarrena Carlos Espiga Alonso eta hirugarrena Beatriz Gonzalez Rojo.

Argazki-lehiaketan, berriz, lehenengo sariaren irabazlea Mario Ortiz Paniego; bigarrena Luis A. Galvez Viguera eta hirugarren saria ez da eman.

Lehiaketa bietako gaia Artxanda eta funikularra izan da. Guztira, 14 koadro eta 54 argazki aurkeztu dira.
Pintura azkarreko lehiaketa azaroaren 22an egin zen Artxandako Funikularraren inguruan, Lorurin eta Castañoseko Funikularreko plazan. Egun berean eta aldi berean egin zen I. argazki-lehiaketa. Artxanda Plataformak izendatutako epaimahaia, berriz, argazkigintzako eta arte ederretako adituek osatu zuten.