San Tomas 2015

Konpartsak eta herritarrak San Tomaserako prest!

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko Konpartsak 2015ko abe. 21a, 10:17

Gaur, abenduak 21, astelehenarekin bat aurtengoan, San Tomas eguna ospatuko dugu Bilbon, Areatzan, ohi bezala. Dagoeneko postuak ireki dituzte eta jendea Alde Zaharrera gerturatzen ari da. Eguerdirako jendetza espero da eta txerrikiak, taloa eta sagardoa izango dira eguneko protagonistak.  

 

Txosna betiko lekuan egongo da, San Nikolas elizaren ondoan. 11:00etan zabalduko dute konpartsek.

Eguerditik aurrera berotuko da giroa konpartsen eszenatokian: txalaparta saioa, bertso saioa (Aitor Esteban, Mikel Goiriena eta Jone Larrinaga), gaiteroak eta Garilak 26 taldearen erromeria izango dira, besteak beste. 

Gose direnek tripa betetzeko aukera izango dute 12:00etatik aurrera banatuko baitituzte txosnaren ondoan bai pintxoak bai indabak.

Txerri eta ortuko produktuen saskiaren zozketa 18:00etan egingo dute.

Eta 20:00etan abiatuko da Bilbo Kantari Kalderapeko tabernatik.