Bi erakundeek indarrak batzen dituzte, beraz, hezkuntzan nahiz lanbide arloan musika sustatzeko, eta bandarako errepertorio originala ere bultzatzeko interesari jarraiki.
Hitzarmen hau sinatzen den egunean sartuko da indarrean eta urtero berrituko da, jarraipenerako bokazioaz. Akordioaren helburua Musikeneko ikasleei Bilboko Udal Musika Bandaren ateak irekitzea da bertan praktikak egin ditzaten, bandak bere programazioren barruan egiten dituen jarduera ezberdinetan parte hartuz. Horrela, Musikeneko azken ikasturteetako ikasleek benetako lan esperientzia izango dute banda sinfoniko baten barruan, eta horrek ezagupen praktikoa emango die beraien jarduera profesionala garatzeko.
Gainera, hitzarmena bera erakundeen arteko lankidetza eredu da. Bi entitate, bakoitza dagokion erakundearen menpe, elkar lanean arituko dira gure herrialdean heziketa jasotzen duten musikari berrien prestakuntza hobetzeko.
Orohar, hitzarmenak honako lankidetza lerro nagusiak:
- Musikeneko ikasleek Bilboko Udal Musika Bandaren abonu kontzertu batean edo bitan parte hartuko dute instrumentista modura, Euskalduna Jauregian.
- Musikeneko Zuzendaritza ikasleek ikasketa amaierako azterketa eta praktikak egin ahal izango dituzte Bilboko Udal Musika Bandarekin.
- Bilboko Udal Musika Bandak Musikeneko Konposizio ikasleek formazio horretarako egindako obren interpretazio edo estreinaldiak sartu ahal izango ditu bere programazioan.
- Musikeneko Konposizio ikasleek beraien azterketa finalaren irakurketa eta grabazioa Bilboko Udal Musika Bandarekin egiteko aukera izango dute.
- Bilboko Udal Musika Bandak masterclassak proposatu ahal izango ditu bere abonu denboraldian arituko diren bakarlari edo zuzendari gonbidatuekin. Masterclassak doakoak izango dira Musikeneko ikasle eta irakasleentzat.