Asteazken honetan, abenduak 16, Athletic eta RB Linense taldeen arteko Kopako partidua jokatuko da 20:00etan San Mamesen. Partiduak arauzko denbora baino gehiago irautekotan, Bilbobuseko zerbitzua indartuko duela jakinarazi du Udalak:
• 28 (Uribarrirako norabidean), 38, 56 eta 62 lineak: 15 eta 25 minututan partidua amaitu ondoren.
• 28 (Altamirako norabidean) eta 57 lineak: 20 minututan partidua amaitu ondoren.
Bestela, eguneroko zerbitzuaren ordutegiak eta maiztasunak mantenduko dira.
Era berean, bihar, 20:30ean, Dominion Bilbao Basketek Dolomiti Energia Trentoren aurka Bilbao Arenan jokatuko duen partidarako, Bilbobuseko zerbitzu berezia jarri du Udalak, zaletuen artean garraio publikoa erabiltzea sustatzeko.
Hala, E1 linea berriko autobusa 10 minututan behin abiatuko da Plaza Biribileko inguruetatik Dominion Bilbao Basket eta Dolomiti Energia Trento taldeen arteko partidua hasi-20:30etan- baino ordu bat lehenago. Partidua amaitutakoan, Bilbao Arenatik (Askatasuna/Gortazar) geralekutik Hurtado Ametzaga 1 geralekuraino abiatuko dira autobusak, 10 minututan behin eta geralekuan jendea geratzen den bitartean, zaletuak etxeratzea errazteko asmoz.
Zerbitzua arintzeko, autobus zuzenek geldialdi bakarra egingo dute estadiora heldu baino lehen Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.
Azkenik, Bilboko Udalak Bilbao Arenatik bertatik 500 metroko ingurunean metro, tren edo tranbiako geralekuak daudela gogorarazi nahi du, Bilboko auzoetarainoko nahiz inguruko udalerrietarainoko lotura zuzenak dituztenak. Gainera, partida-egunetarako, taxi geraleku berezia jarriko da Askatasuna Etorbideko 11n.
Informazio gehiago geralekuan bertan, 010 informazio-telefonora deituta edo udal webgunean: www.bilbao.net.