Hileko Dokumentalak, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Zinebik, urte osoan zehar bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Michael Madsen zinegile daniar ezagunak zuzendu duen eta hainbat zinemalditan, Sitges Film Festival izenekoaren azken edizioan, adibidez, sariak jaso dituen The Visit (2014. 83 minutu.) filma eskainiko du gaur, osteguna. Ohikoa denez, emanaldia Multicine aretoan izango da (Jose Maria Escuza 13) 20:00etan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du.
Filmak, lurretik kanpoko bizitzarekin lehen harremanaren eszenatoki ikaragarri eta sinesgarria eraikitzen du. Filmak lurreko ikuspuntutik haratago daramatza ikus-entzuleak, eta lehenago edo geroago, gu mehatxu gisa ikus gaitzaketen kanpoko bizi formei aurre egin beharko dien espezie baten beldurrak, itxaropenak eta erritoak erakusten ditu. Espezie edo zibilizazio gisa dugun irudiari emandako begirada pertsonala.
Film honen bitartez, ikus-entzuleek, bisitatzen gaituzten unean aplikatu beharko ditugun jarduketa protokoloak garatuz NBE edo NASA bezalako nazioarteko erakundeentzat lanean ari diren biologoak, militarrak, politikariak, ingeniariak, fisikariak edo soziologoak aurkituko ditu.
Michael Madsen artista kontzeptuala eta Into Eternity (2010) lan sarituaren zuzendaria da. Bere azken filmak Halden Prison eta Wim Wendersekin batera hasitako Cathedrals of Culture dira. Horrez gain, irakasle gonbidatua izan da Royal Danish Academy of Art, la Danish Film School eta University of California izenekoetan, besteak beste.
Zinebik Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak jarraipena emango dio urte osoko programazioari Hileko Dokumentala deritzon zikloaren bidez. Ekimen horren bitartez, generoaren zaletuek, nazioarteko beste jaialdi batzuetan sariak lortu dituzten edo aukeratuak izan diren arren, merkataritza zirkuituan ia banaketarik lortu ez duten lanez gozatzeko aukera izaten dute. Horrela, Parallel40 banaketa-etxearen eskutik, Multicine aretoek, zientziari, ekonomiari edo gizarteari buruzko erabateko gaurkotasuna duten gaiak lantzen dituzten dokumentalak estreinatzen dituzte.