Gabonak 2015

250 jardueratik gora jasotzen dituen 'Gabonetako haur gida' kaleratu dute

uriola.eus 2015ko abe. 16a, 11:21

Udalak 68 entitate publiko eta pribatuk Bilbon Gabonetarako antolatutako 257 jarduera jasotzen dituen 2015eko Gabonetako haur gida argitaratu du. Gazteria eta Kirol Sailak martxan jarria, gida www.bilbao.eus udal webgunean dago eskuragarri. 

Urtez urte, edizio desberdinak indarra hartzen joan dira, azken bost urteetan bisitak %78 haziz. Zehatzago, aplikazioak 72.200 bisita inguru izan zituen iaz. Tresna erraz honen bitartez, familiek gazte bilbotarrei zuzendutako jardueren bilaketa egin ahal dute, adina, hizkuntza, entitate antolatzailearen, egunaren eta ordutegiaren arabera.

Aisialdirako 1.000 aukera baino gehiago

Ekimen honek, udaleko sail desberdinetako, museoetako, merkatarien elkarteetako, liburudendetako, ikuskizun aretoetako eta abarretako jarduerak biltzen ditu. Aisialdi jarduera hauek 3 eta 13 urte bitarteko umeei eta familiei daude zuzenduta; jardueren erdia (49%) familia osoari zuzenduta ddaude. Guztira, eskaintza aisialdirako 1.300 jarduerek osatzen dute.

Gehienak, eskulanekin lotutako jarduerak dira. Baina, irakurmenarekin, birziklapenarekin eta haur ikuskizunekin lotura duten jarduerak ere eskaintzen dira. Gainera, ordutegia hautatzeko aukera ugari eskaintzen dira. Izan ere, lana eta familiaren arte kontziliazioa errazteko helburua duten jarduerak eskaintzen dira.

Umeek robotikaren berri dute, beraz 2015eko Gabonetako aisialdirako jardueren %8 gai honetan daude oinarrituta, esaterako: mugikorren programazioa, bideojokoak, minecraft, errealitate birtuala edo 3D inprimagailuak… Horrekin batera,  gastronomia zaletasunean ere oinarrituko da edizio hau, beraz, gai honekin lotutako tailerrak ere jasoko dira; besteak beste, gozogintza (gailetak edo cupcake-ak) edota menu on baten zenbait platerren elaborazioa. Jarduera hauek 4 urtetik gorako umeentzat daude zuzenduta.

Garatuko den sasoia dela eta, ipuin-kontalariak, jaiak, kalejirak, jaiotzen erakusketak eta Olentzero eta Errege Magoekin lotutako jarduerak eskainiko dira aurten ere. Jarduera guzti hauek Bilboko 8 barrutietan garatuko dira, merkatarien elkarteei esker.

Salneurri, ordutegi eta hizkuntza ezberdinak

Orokorrean, gidak Gabonetako jarduerak eskainiko ditu 2015eko abenduaren 14an hasi eta 2016eko urtarrilaren 10era arte. Ohi denez, jarduera gehienak abenduaren 21etik urtarrilaren 3ra bitartean dira; abenduaren 29an, hain zuzen ere, jarduera gehien jasoko dituen eguna izango da: 116 jarduerekin, hau da, 2015eko gidan aurreikusitako jardueren %8,5a.

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak Zeu Moldatu! tailerrak antolatzen ditu Bilborocken, bai goizez bai arratsaldez. Tailerrek 10,66 euroko salneurria dute. Gainera, Gabongune eta Gabonkide programak eskaintzen ditu zazpi udaltegietan, goizez, eta familiaren egoerari moldatutako salneurrian (16 edo 5,34 euro, Diru-Sarrera Bermatzeko Errenta).

Hizkuntzei dagokienez, aurten ere, ingeleseko eskaintza hazi egin da (pasa den edizioan baino 3 puntu gehiago). Azpimarratzekoa da ere, hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania eta ingelesa) eskainitako jardueren hazkundea (osoaren %10); eta erdia bi hizkuntzatan eskainita (euskara eta gaztelania).

Ordutegiei dagokienez, jarduera guztien %40a goizez bakarrik eskaintzen da eta %38a egun osoko jarduerak dira (goiza edo arratsaldea hautatzeko aukera eskaintzen da). Jardueren erdia doakoak dira edo 5 euro baino gutxiagoko salneurria dute (48%), jarraian 5 eta 20 euro bitartekoak (29%); azkenik, 20 euro baino gehiagokoak (%22).