Jarduerak eta zine emanaldiak Kastañoseko, Otxarkoagako eta Zorrotzako udaltegietan, Hika Ateneoan, Bilbao Berrikuntza Faktoria-Dock Bilbaon eta Bilborocken izango dira. Bilborock aretoak, hain zuzen ere, larunbat honetan, 19:30etik aurrera –gauerdia igaro ondoren amaituko da–, programazioren ekitaldi nagusia jasoko du, zine emanaldiak eta mahai-inguruak. Bertan hainbat zinegilek hartuko dute parte: Borja Crespo, Aitor Arregi, Clara Bilbao, Arantxa Echevarria, David P. Sañudo, Tucker Davila, Alice Waddington eta Jon Mikel Caballerok, besteak beste.
Programazioa gaur, ostirala (abenduaren 18an) hasiko da Kastañoseko udaltegian, umeei –18:00etan– eta helduei –19:30ean– zuzendutako film labur saio bikoitzarekin. Otxarkoagako (abenduaren 22an) eta Zorrotzako (abenduaren 23an) udaltegietan ere eskainiko diren aukeratutako film laburren artean, orain arte gure hirian inoiz ikusi gabeak daude: Naara eta Cartas de guerra.
Egunik Laburrena larunbatean Bilborocken
Larunbat honetan (abenduaren 19an), Bilborockek programaren lehenengo ekitaldia jasoko du, Gaurik Laburrena. Euskadiko film laburraren panoramika da, eta bertan, zinemaldietan ibilbide luzea egin duten filmak eta duela denbora gutxi estreinatutako lan laburrak jasoko dira, horietako lau orain arte Bilbon ikusi gabeak. Ikus-entzuleek, kultukoa den SNUFF 2000 (Borja Crespo) film laburra, Aitor Mazoren azken lana Artificial (David Sañudo), Alice Waddington zinegile bilbotarraren Disco Inferno lehenengo lana, Sitgeseko Zinemaldian saritua edo Prohibido arrojar cadáveres a la basura, Clara Bilbaok egindako lehenengo lana ikusi ahal izango dituzte.
Programazioa osatzeko, Duellum, Tuker Davila Wooden lan berria, azken garaietan sari eta aintzatespen gehien jaso duen euskaraz egindako film laburretako bat; Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen; Chus Lampreave eta Eduard Punset agertzen diren Arantxa Echevarriaren Yo, Presidenta komedia eskainiko dira eta, amaiera emateko, Jon Mikel Caballeroren Cenizo lan bitxiaren aurre-estreinaldia eskainiko da, esklusiban.
Proiekzioak osatzeko, zinegileek mahai-inguruetan hartuko dute parte. Mahai-inguruen moderatzaileak Leire Ucha eta Galder Perez antzezleak izango dira. Mahai-inguru horietan film laburraren egoerari buruz eztabaidatuko da eta zinegileek euren lanei buruz hitz egingo dute, egindakoei, egiten ari direnei eta egingo dituztenei, buruz.
Horrez gain, programazioak beste bi saio jasotzen ditu, bat igande honetan (abenduaren 20an, 18:00etan) Bilbao Berrikuntza Faktoria-Dock Bilbaon eta bestea datorren asteazkenean (abenduaren 23an, 19:30ean) Kastañoseko udaltegian, dagoeneko film luzera pausoa eman duten zinegileen esperientziak ezagutzeko, horien artean Roberto San Sebastian, Haritz Zubillaga, Guillermo Julian eta Roman Santiago. Saio horietan euren film laburretako batzuk eta egin dituzten lehenengo film luzeen argitaratu gabeko irudiak ikusi ahal izango dira: La noche del virgen, El ataúd de cristal eta Rendezvous.
Horrez gain, Gaurik Laburrenak lekua erreserbatu du egitarauaren baitan zinea eta musika uztartzeko, astelehenean, (abenduaren 21ean), arratsaldeko 19:30etik aurrera Hika Ateneoan eskainiko den jolas-jai jarduerarekin. Bertan, duela denbora gutxi egin diren film laburrak emango dira eta Chicks & Kicks DJek musika eskainiko dute.
Aurrekariak
[ED+C] neguko solstizioarekin bat etorriz (abenduaren 21ean) mundu osoan ospatzen den nazioarteko ekimena da, film laburrak jende guztiari hurbiltzeko helburu nagusiarekin, kaleetan eta mota guztietako gune publikoetan, plazetan, ikastetxeetan, museoetan, ospitaletan, saltokietan edo tabernetan eskaintzen diren doako zine emanaldiekin.
[ED+C] kalitatezko edukiak eskaintzean oinarritzen da, baina ekitaldi irekia da, eta, ondorioz, kultur kudeaketan ari diren eragileek zein edozein erakunde publikok edo pribatuk bat egin dezakete berarekin, eta baita herritarrek eurek ere, euren adiskideentzat edo auzokideentzat emanaldiak antolatuz.
Aurten gure Hirian Bilboko Udaleko Kultura Sailak eta Platanoboligrafo ekoizpen etxeak antolatu duten ekimenaren laguntzaileen artean Kimuak, eta Bilboko Udalak antolatzen dituen Zinebi eta FANT zine jaialdiak daude.
Agenda
Abenduak 18
18:00etan Kastañoseko udaltegian umeentzako film laburren emanaldia.
19:30 Film laburren emanaldia: Foxes, The devil on your back, Brokem basket, Lost village, Viaje a pies, Peter Pan eta El buen mal.
Abenduak 19 - Gaurik Laburrena
19:30ean Bilborocken emanaldia eta mahai-ingurua zuzendarien partaidetzarekin: Snuff 2000 (Borja Crespo), Zarautzen erosi zuen (Aitor Arregi), Prohibido arrojar cadáveres a la basura (Clara Bilbao) eta Yo, presidenta (Arantxa Echevarria).
22:30ean Bilborocken emanaldia eta mahai-ingurua zuzendarien partaidetzarekin: Artificial (David P. Sañudo), Duellum (Tucker Davila), Disco inferno (Alice Waddington) eta Cenizo (Jon Mikel Caballero). Aurkezleak: Leire Ucha eta Galder Perez.
Abenduak 20
18:00etan Bilbao Berrikuntza Faktoria-Dock Bilbaon 'Laburretik luzera'. Film luze hauen aurkezpena eta argitaratu gabeko irudien emanaldia: La noche del virgen eta El ataúd de cristal. Parte hartzaileak: Roberto San Sebastián eta Haritz Zubillaga.
Abenduak 21
19:30ean Hika Ateneoan jaia eta film laburren emanaldia: Cortopote + Chick & Kicks Djs.
Abenduak 22
18:00etan Otxarkoagako udaltegian umeentzako film laburren emanaldia.
19:30ean film laburren emanaldia: Foxes, 5 segundos, Brokem basket, Lost village, Naara, Cartas de guerra eta El buen mal.
Abenduak 23
18:00etan Zorrotzako udaltegian umeentzako film laburren emanaldia.
19:30ean film laburren emanaldia: 5 segundos, Viaje a pies, Cartas de guerra, Naara, Broken basket, El buen mal, Peter Pan eta The devil on your back.
Abenduak 23
19:30ean Kastañoseko udaltegian 'Laburretik luzera'. Rendezvous film luzearen aurkezpena eta argitaratu gabeko irudien emanaldia. Parte hartzaileak: Guillermo Julian eta Roman Santiago.
Jarduera guztietarako sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.
+ info: www.kulturabarrutik.net