Gabonak 2015

Hogeita hamar bat abesbatza, Gabonetako erosketen bidelagun

uriola.eus 2015ko abe. 18a, 07:00

Gaur eta bihar, 29 talde koralek abestuko dute Bilboko merkataritza-guneetan Gabonetako erosketak sustatu eta hiriko merkataritza-erakargarritasuna bultzatzeko asmoz.

Asteburuan musika korala izango dugu Gabonetako erosketak egiteko. Gaur eta bihar, abenduak 18 eta 19, 29 talde koralek Bilboko kaleak girotuko dituzte garai honetako doinuekin. Hiriko merkatarien elkarteak biltzen dituen Bilbao Dendak elkartearen, Bilboko Udal Musika Eskolaren eta Radio Nervionen lankidetzarekin batera Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bidez, merkataritza laguntzeko ekimen bat antolatu du. Horren bidez, Bilboko eta auzoetako merkataritza-guneak dinamizatu nahi dituzte eta familia eta lagunarteko jai giroa sortzen lagundu.

Udal Musika Eskolako talde koralek, abesbatzek eta "taldeek" hiriko hamasei merkataritza-gune girotuko dituzte 18:00etatik 19:30era, bai gaur, abenduak 18 ostirala, bai bihar, 19 larunbata. Horrez gain, larunbatean, musikaz eta jai-giroaz gozatu ahal izango da goizez, 12:00etatik 13:30era.

Auzo eta merkataritza-gune hauek parte hartuko dute ekimen honetan: Zazpi Kaleak, Erriberako Merkatua, Zorrotza, Abando, Corte Inglés, Indautxu, Zubiarte, Deustu, Rekalde, San Inazio, Ibarrekolanda, Elorrieta, Otxarkoaga, Santutxu, Txurdinaga, Basurtu, Bilbo Zaharra eta Uribarri.

Talde hauek arduratuko dira musikaz:

- Mendiona Korala

- Mendibaiarte Korala

- Mikel Deuna

- Bilbotarrak

- Sestaoko Abesbatza

- Ekidazu Korala

- Ingeniarien Korua

- Indautxuko Lagunen

- Urioste Orfeoia

- Emays Korala

- Arraizpe Korala

- San Anton Orfeoia

- Deustoarrak

- Pleamar Korala

- Otxarkoaga Elkarte Korala

- Bilbao Musika Abesbatza

- Garaizarko Matsorriak

- Gaudeamus Hodie

- Begoñako Sustraiak Korala

- Gitarraren lagunak

- San Fran Korue

- Barakaldes Orfeoia

- Saxofoiak, trikitiak, albokak, txistuak, txirulak eta beste gauza asko.