Martxan da BilborockLab, Bilborockeko jardueretan gazteak inplikatzeko prozesua

uriola.eus 2015ko abe. 17a, 09:15

Gazteria Sailak BilborockLab abian jarri du. Ekimen honen bidez, gazteei parte hartzeko espazioa eskaini nahi zaie, Bilborock aretoan 2017-2019 aldian izango den programazioaren barruko proposamenak kontrastatzeko, on iritzia emateko eta analisia egiteko.

Proiektua abiatzeko, abenduan eta urtarrilean Gazteria Saila harremanetan jarriko da Bilboko 18 eta 35 urte bitarteko gazteekin eta hauen ekimen eta proiektuekin, Bilborock aretoan 2016ko otsailean izango den saio ireki batera gonbidatzeko. Aldi berean, gazteei laguntza eskatuko zaie, partaidetzarako saio ireki hori batera diseinatzeko.

Behin BilborockLab horretan azaldutako ideiak bilduta, hiriaren oraingo eta etorkizuneko errealitatearekin bat datorren 2017-2019 denboraldirako programazioa abian jartzeko ekimena berrikusi eta aztertuko dute.

Udaletik ekimenean parte hartzera gonbidatu dituzte gazteak. Horretarako harremanetan jar daitezke helbide elektroniko hau erabiliz: bilborocklab@bilbao.eus. Baita Facebook eta Twitter sare sozialetan #BilborockLab etiketa erabiliz.