Pertsona Migratuen Egunean, elkarretaratze isila eta ospakizuna

uriola.eus 2015ko abe. 18a, 08:30

Argazkia: Médicos del Mundo España

Gaur, abenduak 18, Pertsona Migratuen Eguna da mundu mailan. Hori dela eta, Bizkaiko Inmigrazio Elkarteen Federazioak (FEDAIB) elkarretaratze isilean parte hartzera deitu ditu herritarrak bihar 18:00etan Arriaga plazan.

Munduko Medikuen egoitzan (Bailen 1, behea) topaketa eginez emango diote hasiera Pertsona Migratuen Mundu Egunari. Bertan elkartuko dira Bizkaiko Inmigrazio Elkarteen Federazioko (FEDAIB) kideak eta handik abiatuko dira Arriaga plazan 18:00etan deitu duten elkarretaratzera. Kontzentrazio isila izango da, hildako pertsona migratuak gogoratzeko eta milaka pertsona migraturen egoera salatzeko.

Ordu erdira, 18:30ean, hasiko da biharko espresuki prestatu duten festa Munduko Medikuen egoitzan. Judith Ruiz eta Veronica Masek Lavado público performancea eskainiko dute, Puchica Muchá taldeak emanaldia, Aghoras taldeak bereber musika, Efulan elkarteko emakumeek Guinea Ekuatorialeko dantzak, Angelica Padillak rumba kolonbiarra... eta "sorpresak" ere iragarri ditu Munduko Medikuen elkarteak.

Jai irekia izango da.

www.facebook.com/mundukomedikuak

www.mundukomedikuak.org