Euskal Herriko mendiren batetik gurera hurbilduko da Olentzero gaur arratsaldean. Berarekin, beti bezala, Mari Domingi, Basajaun eta galtzagorri kuttun eta bihurriak etorriko dira urteko egun majikoena animatzeko asmoz.
Kalejira arratsaldeko 18.00etan hasiko da Moyua Plazan. Bertatik abiatu eta Kale Nagusia zeharkatuko du bilbotarrak agurtzeko; ondoren, plaza Biribiletik, Nafarroa kalea zeharkatuta, Arriaga Antzokiraino jaitsiko da.
Olentzero, Mari Domingi eta Basajaun zurezko egitura magikoetan agertuko dira: Pottoka, Oka eta opariz betetako Trizikloan. Tiobibo Handiak ere ez du hutsik egingo. Kalejirako animazioan eta Arriaga Antzokian egingo den ondorengo ikuskizunean 80 artista baino gehiagok eta 30 teknikari eta logistika langile inguruk parte hartuko dute.
Galtzagorriek kolorea eta mugimendua emango diote kalejirari eta argizko bengalak eta titaniozko hornigailuak erabiliko dituzte kalejira argitsu bat lortzeko. Ingurua argitze aldera, bengalekin argiztatuko diren hiru egitura osagarri instalatuko dira. Galtzagorri batzuek umeen gutunak jasoko dituzte kalejiran zehar Olentzerori emateko.
Zanpantzar, erraldoi, trikitilari eta beste hainbat musikarik, gehienbat euskal musika-tresnez baliaturik, bertan bildutakoak animatuko dituzte Arriaga Antzokira bitarteko kalejirarekin bat egin dezaten.
Aurtengo berritasunen artean, "gure musikari handiak", "Maurizia, Fasio eta Leion", bost panpin erraldoi izango dira kalejira amaieran. Horrez gain, Galtzagorriek gidatutako lau triziklo erraldoi eta izar iheskor erraldoi bat ere izango dira.
Behin bertara helduta, 19:00ak aldera, Olentzeroren musika banda musika jotzen hasiko da eta ordu erdi iraungo duen ikuskizunari paso emango dio. Orduan Olentzero eta Mari Domingiren Gabonetako agurrari paso emango zaio Arriaga Antzokiaren balkoitik. Bi pertsonaiak bateginik, Eguberrietako kantu tradizionalak abestuko dituzte bertan bildutako umeekin batera.
Arriaga Plazaren ondoan pantaila erraldoi bat egongo da ere, plazara hurbiltzen diren pertsona guztiek bertan gertatzen den guztiaz goza dezaten.
Umeei harrera
Bihar, abenduak 24an, goizean, 11:00etatik 14:00etara, Olentzerok Arriaga Antzokira gerturatzen diren ume guztieei harrera egongo die.
Olentzero agurtu nahi dutenek tiket bat hartu beharko dute. Goizeko 10:00etatik aurrera. Gehienez hiru tiket hartu ahal izango dira pertsona bakoitzeko (umeentzako baliagarriak izango dira, helduek ez baitute tiketik beharko). Guztira 1.500 tiket banatuko dira eta hauek Arriaga Antzokirako sarreraren ordena markatuko dute (lehenengo 500 zenbakiak dituztenak, Arriagan 11:00etatik 12:00etara sartuko direla estimatzen da; 501etik 1.000raino, 12:00etatik 13:00tara; eta 1.001etik 1.500era 13:00etatik14:00etara).
Arriaga Antzokiaren kanpo aldean bi plasma monitore instalatuko dira, sarrera-ordenerako zenbakiak agertuko direlarik. Txanda galduz gero, ezin izango da beranduago sartu. Antolaketa hau ezinbestekoa da Olentzero agurtu nahi duten ume kopurua dela eta. Itxaroteko denbora tartean, Arriaga plaza txikienentzako jarduerez animatuko da, hiru mago, egurrezko jokoak eta maquillaje tailerrak.
Olentzeroren agurrerako zeinu bidezko hizkeraren interpretea egongo da. Baita, abenduaren 24an, Arriagan egingo den harrera ekitaldian zehar ere. Interprete hau Arriaga Antzoki barruko eskailera nagusiaren eskuin aldean kokatuko da.