'Deitzen dizut, Virgilio' olerki sinfonikoa estreintuko dute JC Perezek eta BOSek

uriola.eus 2015ko abe. 17a, 16:09

Argazkiak: www.facebook.com/SinfonicadeBilbao

Euskaduna Jauregian gaur eta bihar estreinatuko du Juan Carlos Perez konposatzaileak Deitzen dizut, Virgilio lana, Bernardo Atxagaren testuan oinarritutako pieza sinfonikoa. 

Erik Nielsenen zuzendaritzapean, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Koralako umeen abesbatza eta Miren Urbieta-Vega sopranoaren parte-hartzearekin esteainatuko da gaur Deitzen dizut, Virgilio Euskalduna Jauregian. Juan Carlos Perez da haren konpositorea, eta Bernardo Atxagaren testuak ditu oinarri, Written in USA poematik hartuak, zehazki.

Obra, soprano, koru, ahots mistoko koru, haur-koru eta orkestrarako idatzirik dago, eta egilearen hitzetan, "poetak AEBtik (Amerika) deitzen dio Virgiliori, eta denboraren joanaz hitz egiten dio. Bete gabeko itxaropenez. Garcia Lorcaz. Bakardadeaz. Beldurraz, letra larriz".