Aurreko urteetan bezala, Bilboko Udaltzaingoak, Gabonak direla-eta, gidarien artean alkohola eta drogak kontrolatzeko kanpaina abiaraziko du. Egun hauetan hirian zirkulazio handiagoa izaten da eta leku batzuetan, batez ere uriko sarrera-irteeretan auto-pilaketak izaten dira, baita merkataritza-aldeetan ere.
Gauzak horrela, bihar, zapatua, abenduak 19, hasiko da kontrola eta zaintza areagotzeko kanpaina bat, urtarrilaren 3an amaituko dena. Batez ere, zirkulazio gehieneko lekuetan, errepidean istripuak izateko faktoreetako bati, ahal den neurrian, aurrea hartzeko; izan ere, hildakoak izaten diren istripuen % 30ean agertu ohi den kasua da.
Euskal Herriko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruan dago ekimen hau. Lortutako datuak dagoeneko aurreko edizioetakoak jasota dituzten taula batzuetan jasoko dira, bilakaera zein den ikusteko.
Datu horien arabera, 2014ko abenduaren 20tik 20153ko urtarrilaren 4ra arteko kanpainan Bilboko Udaltzaingoak errepideetan 221 proba egin zituen (209 alkoholemia neurtzeko eta 12 drogen kontsumoa kontrolatzeko). Zortzik positibo eman eta isunak jarri zitzaizkien.
Alkohola eta beste substantzia batzuk ez dira bateragarriak gidatzearekin. Jaiak direla-eta, Bilboko Udalak garraio publikoa erabiltzeko aholkua eman gura die herritarrei berriro ere.