Gabonak 2015

Olentzero eta Mari Domingi Bilboko auzoetara helduko dira gaur

uriola.eus 2015ko abe. 24a, 09:47

Urtero legez, gaur, abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi menditik jaitsi eta Euskal Herriko etxeetara gerturatuko dira opariak banatzera. Aurretik, arratsaldean, auzoetatik pasatu eta umeen azken eskariei men egingo diete.

Abusu-La Peña

- Abenduak 24, osteguna - La Peña: Olentzero kantaria auzotik ibiliko da Olatxutik 18:30ean atera eta gero.

- Urtarrilak 5, asteartea - La Peña: Errege kabalgata 18:00etan irtengo da elizatik eta auzoa zeharkatuko du. Kalejiran, Gaiteroen elkarteak, Kahina y Cia batukadak, Disney fantasiak eta beste hainbat sorpresak alaituko dute giroa. Bukaeran, txokolatea eta bizkotxoa banatuko dituzte. 

 

Deustu

- Abenduak 24, osteguna: Eguerdiarekin batera umeentzako tailerrak egingo dituzte. 17:30ean kalejira abiatuko da Done Petri plazatik Deustuko kaleetan zehar. Bukaeran, erreketa eta txokolatada izango da.

Deustuko Jai Batzordeak baserritarrez jantzi eta parte hartzeko gonbita luzatu die herritarrei.

Uribarri

- Abenduak 24, osteguna: Olentzero eta Mari Domingi Artxandatik jaitsi eta Uribarriko kaleetan murgilduko dira auzokideekin batera kantatu eta dantzatzeko asmoz. 17:30etan, Traukoko Peatonalean txokolatada eta Garbi eta Galtzagorriak izango ditugu. Bertan ere, ongi etorria  egingo zaie Artxandatik astoarekin datozen Olentzero eta Mari Domingiri; hauek gutunak batu eta gero, 18:20 aldera, kalejira abiatuko da. 18:30etan, Eskoletako landan, Olentzerok eta Mari Domingik gutunak jasotzen jarraituko dute, dantza eta kantuan ibiltzeko aukera egongo da eta 18:45an, kalejiran Moraza plazara hurbilduko dira. Morazan ere, azken gutunak bilduko dituzte, gaztaina dastaketa egongo da eta musikak diroa alaituko du. 

Bukatzeko, 20:00etan, Olentzero eta Mari Domingik agur esango digute. Antolatzaileek baserritarrez jantzita hurbiltzeko deia luzatu dute. 

 Santutxu

- Abenduaren 24ean ere, Santutxun, Olentzero eta Mari Domingi ikusteko aukera egongo da 17:00etatik aurrera Basarraten. 

Zorrotza

- Abenduak 24, 17:30, Kantu-kalejira Olentzero, Mari Domingi eta Galtzagorriekin Feveko geltokitik trikitixas lagunduta. Ondoren, Olentzero eta Mari Domingiri gutunak emango dizkiete umeek Azokan.

- Abenduak 26, larunbata, egun osoan zehar, Euskal Selekzioaren aldeko eguna.

- Abenduak 28, astelehena, 18:30ean, gaztain erreen banaketa Zorrotza-Kastrexanan. 19:00etan, Trikiti-dantza poteoa.

- Urtarrilak 4, astelehena, 18:00etan, Errege Magoen desfilea Zorrotza-Kastrexana errepidetik. Gero, 19:00etan, Txokolate banaketa parkean.

- Urtarrilak 5, asteartea, 18:30ean, Zorrotza kantari Zorrozgoiti bidetik. 23:00etan, Jai antimonarkikoa kioskopean.