Bihar, abenduak 22, aldatu egingo dute Miraflores etorbidetik Telleria kalerako sarrera-irteera. Basauriranzko 50 metro linealeko sarbidea da eta, hortaz, aldatu egingo dira seinale horizontala eta bertikala. Oinezkoak oraingo espaloietatik ibiliko dira eta espaloi bat egokituko da bide berrirako.
Boluetako Santa Ana aldea berriro urbanizatzeko lanetarako egingo dira zirkulazio-aldaketa hauek.
Era berean, bihar, 08:00etatik 17:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa moztu, aparkalekuak okupatu eta zamalanetarako aldea kendu egingo da Uribarri 'C' zeharkalean, Uribarri eta Izaro Mendiaren kaleen artean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta Rikardo Arregi zein Trauko izango dira ardezko bideak.
Igogailua jarri behar denez, materialak husteko lanetarako etengo da zirkulazioa.
Ur mozketa
Bukatzeko, bihar, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Pinudiko Andra Maria etxaldeko 1etik 9ra bitarteko zenbakietan. Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura.