Bi gai jorratuko dira batik bat jardunaldian; Euskaltzaleen komunitatearen garapenerako giltzarriak eta euskaltzaleen aktibazioa. Azken hau ikuspuntu ezberdinetatik aztertuta. Guzti hau hornitzeko, aritu eta aditu ezberdinen laguntzaz, diskurtso eta esperientzia ugari izango dira.
Topaketaren edukiak bost bloke desberdinetan banatuak izan dira. Lehenengoan, ‘Autoeraketa’, autonomia eta mugimendua kontzeptuak jorratuko dira Elgoibar eta Hondarribiko euskaltzaleen topaguneetako kideen eta Joxemi Zumalabe fundazioko ordezkarien eskutik. Bigarrenean, Iñaki Martinez de Luna eta Mikel Ozaita izango dira hizkuntzaren gaineko diskurtsoak egiten.
Euskararen normalizazio prozesuan ahalduntzea eta akibismoa landuko dira esperientzia ezberdinen bitartez hirugarren txokoan. Honetan Lorea Agirre eta Jasone Mendizabal izango dira. Laugarren atalean, ekintza performatiboak ezagutzeko aukera izango da, eta horretarako DEMOen esperientzia ekarriko du gogora Gorka Torrek. Gainera, Lutxo Egia ’Transitoak’ ekimenaren gainean arituko da.
Azkenengo atalean, Txerra Rodriguezek zuzendutako mahi ingurua izango dugu. Honetan, parte hartzaileek euskaltzaleen aktibazio berri baterako zumitzak zeintzuk diren eztabaidatuko dituzte.