EH Donbas Komiteak jasotako datuen arabera, orain arte 11.000 zibil hil eta 17.000 zauritu dira eta horretaz gain bi miloi desplazatu daude.
Hortaz, Euskal Herrian, Abenduko eta Urtarrileko hilabeteetan zehar, Donbasen aldeko giza laguntza batzeari ekingo zaio, Euskal Herria-Donbas Elkartasun Komiteak antolatuta.
Hona hemen Donbaseko kideek behar dutena eta aurrerago aipatuko diren lekuetan utzi ahal izango duzuena:
- Medikamentuak: Latex eskularruak, batak, bisturiak, antibiotikoak…
- Higienean: Hortzetako eskuilak, emakumeentzako konpresak, helduentzako pixoihalak, xaboi pastillak…
- Umeentzako: pixohialak, hauts esneak, eskolarako materiala…
Guzti hau biltzeko hainbat puntu esleitu ditu komiteak: Malaka Gaztetxea (Barakaldo), Arana Taberna (Portugalete), La Kelo Gaztetxea (Santurtzi), Bilbiko Gazte Lokala (Bilbao La Vieja), Deustuko Gazte Lokala/ Pajareria (Deustu-Bilbo), Hegoetxea (Irala-Bilbo), Kabia Kultur Elkartea (San Inazio-Bilbo), Ipar Haizea (Olabeaga-Bilbo), Karabie Gaztetxea (Lemoa), Aretxabala Herriko Taberna (Larrabetzu).
Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen Euskal Herria-Donbas Elkartasun Komitearen webgunea: www.euskalherria-donbas.org