Erakundeak Bilboko Udalari leporatu dio auzoetan "baliabide material eta ekonomiko xumeak" esleitzea. Horregatik baliabideak eta laguntza ekonomikoak, besteak beste, behar direla aldarrikatu dute Auzotarrok batzordeko kideek.
Mari Domingi eta Olentzero, Bilbo erdiguneak disfrutatzeaz gain, "gainerako auzoetan ere egon behar direla" defendatu dute. Horretarako "boluntarioen lana ezinbestekoa" dela azpimarratu dute, "abenduaren 24ero auzo bakoitzean ganorazko Olentzero eta Mari Domingi azal daitezen".