Bilbobusek ordutegi berezia izango du Gabon-Gau eta Eguberrirako

uriola.eus 2015ko abe. 23a, 10:00

Udalak jakinarazi duenez, bihar, abenduak 24 Gabon- Gaua dela eta, Bilbobusen linea guztien azken irteera arratsaldeko 20:30etan izango da.

Halaber, Eguberri egunean, abenduak 25, ostiralean, udal autobusen zerbitzuen lehen irteerak goizeko 9:00etan izango dira.

Linea, ibilbide eta ordutegiei buruzko informazio gehiago: www.bilbao.eus