Artxandako funikularreko instalazioetan ikusi ahal izango ditugu honi buruzko pintura eta argazkiak

uriola.eus 2015ko abe. 23a, 09:00

Argazkia: @BilbokoUdala

‘Funikularra eta ingurua’ izeneko argazki eta pintura arineko lehiketako sarien eta agirien banaketa abenduaren 14ean ospatu zen Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan. Guztira 54 argazki eta 14 margo aurkeztu zituzten. Gaur eta Urtarrilaren 11ra arte, Artxandako funikularraren instalazioetan aurkituko ditugu lehiaketara aurkeztutako argazki eta margoen erakusketa.

Lehiaketa funikularraren mendeurrena ospatzeko egin zen, eta Artxandako Auzotarren Platafomak eta Bilboko Udalak antolatu zuten.

Pintura arineko lehiaketan lehen saria Leticia Gaspar Garcíak lortu zuen; bigarrena Carlos Espiaga Alonsok eta hirugarren berriz, eman gabe geratu zen. 

Beste aldetik, argazki lehiaketako lehen saria Mario Ortíz Paniegok irabazi zuen, bigarrena Luis A. Gálvez Viguerak eta hirugarrena, kasu honetan ere, eman gabe geratu zen.

Hona hemen lehiaketari buruzko informazio gehiago: Artxandako funikularra argazkilarientzat eta margolarientzat erronka eta Gaur banatuko dira 'Funikularra eta ingurua' argazki eta pintura lehiaketako sariak