Bilbo Arte 2016 urtea hasteko prest

uriola.eus 2015ko abe. 23a, 11:29

Nora Aurrekoetxea eta Laura Ruizen lana

1998an sortu zen sortzaile gazteen progesionalizazioa erraztearen helburu zuela. Egun, Bilboko Udal Gorenaren Kultur Sailari lotuta dagoen ekoizpen artsitikorako zentroa da. Honetan sortzaile gazteen eskura jartzen dituzten beharrezkoak diren bitarteko eta azpiegitura euren egitarasmo artistikoa garatu dezaten; hala nola, eskultura, argazkigintza, filmaziorako plato…

Azken 15 urteotan, nazionalitate desberdinetako 300 artista baino gehiagok eta 10 kolektibok egonaldi artistikoa egin dute Bilbao Arten. 2016. urte honetan, Euskadiko arte panoramako figura esanguratsuenetako hiruk osatutako epaimahaiak, ekoizpen propioko erakusketaren protagonista izango diren zazpi proiektuen aukeraketa egingo du. Honetaz gain, Bilbao Arten beka izango duten 31 proposamen artistikoak ere aukeratu ditu, mundu osoko hainbat herrialdetatik aurkeztuko diren 228en artean. 

Arte egoitzako 31 proiektu horiei, 2016an Bilboko arte ekoizpen zentroan laguntzarako beka bat izango duten lau artistak gehituko zaizkie.  

Informazio gehiago nahi izanez gero bisitatu Bilbao Arteren web orrialdea: www.bilbaoarte.org