Zirkulazio aldaketa iragarri dituzte hilaren 27 eta 28rako

uriola.eus 2015ko abe. 24a, 07:00

Udalak jakinarazi duenez, abenduaren 27an, Areeta - Bilbao lasterketaren XXI. edizioak Zarandoa etorbidea eta Jesusen Bihotzetik Olabeagara dagoen sarbidearen itxiera ekarriko du, baita Uribitarten aparkalekuak kentzea ere. Bestalde, hilaren 28an, Pablo Alzola kalea eta Astarloa ere itxiko dira. Bukatzeko, abenduak 26 eta urtarrilak 2 ez da TAOrik egongo. 

Igandean, abenduak 27, 10:45etik 12:00etara bitartean gutxi gorabehera, Zarandoa etorbidea zarratuko da, Aragoi eta Etxenagusia Margolariaren kaleen artean Areeta-Bilbao lasterketaren XXI. edizioa dela eta. Ordezko ibilbidea Agirre Lehendakariaren etorbidetik egiteko aukera egongo da.

Lasterketa pasatzen den aldeetako garajeetako sarrera-irteerak egin ahal izango dira probako segurtasuneko kideek lagunduta, beti ere, jende kopuruak eta lasterketaren bilakaerak horretarako aukera ematen badu.

Lasterketak beste neurri bat eragingo du; 10:45etatik 12:00ak arte gutxi gorabehera, Olabeagako auzora sartzeko zirkulazio-errei bat okupatuko denez, ezin izango da bertara sartu Jesusen Bihotzaren biribilgunetik, Bilbobusak izan ezik. Txandaka utziko zaie pasatzen noranzko bietako ibilgailuei, seinalisten bidez.

Era berean, 06:00etatik 16:00etara bitartean, gutxi gorabehera, aparkatzeko lekuak kenduko dira Uribitarte pasealekuan, Udaletxeko zubiaren eta Acebal Idigoras kalearen artean proba berdinagatik. Kenduko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aldez aurretik.

Gainera, hilaren 27ko 23:50tatik abenduaren 28ko 05:00etara gutxi gorabehera, Pablo Alzola kalea itxiko da ibilgailuentzat, Latorre Jeneralaren eta Autonomia kaleen artean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta garajeetara sartu ahal izango da. Ordezko bideak Lekuona Margolaria eta Aita Donostia plaza izango dira.

Makineria igotzeko itxiko da kalea.

Bukatzeko, abenduaren 28tik, 23:50etik, abenduaren 29ko 05:00etara, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulazioa eten eta aparkalekuak okupatuko dira Astarloa kalean, Rodriguez Arias eta Colon de Larreategi kaleen artean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta garajeetara sartzeko aukera egongo da. Ordezko bideak Errekalde zumarkalea, Moyua plaza, Ercilla eta Colon de Larreategi izango dira.

Kasu honetan ere, makinaria igotzeko itxiko da kalea

Abenduaren 26an eta urtarrialren 2an ez da TAO zerbitzurik egongo

Abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an  ez da TAO zerbitzurik egongo Bilbon, jai osteko zapatua izateagatik.