Joan den azaroaren 20an kaleratu zuen taldeak bere estudioko lan berria, 'Phoenicoperus', eta 2016ko urtarrilaren 8 eta 9an, gaur eta bihar, eskainiko ditu 'Phoenicoperus' birako lehen bi kontzertuak Arriaga Antzokian.
Ken Zazpi taldearen bira berriaren eta azken lanaren, zortzigarrena, mundu mailako estreinaldia Bilboko Arriaga Antzokian izango da hortaz.
Taldeak sare sozialen bidez iragarri zuen 2016ra arte ez zirela oholtza gainera aterako, eta halaxe egingo dute.
[2015-11-20] Aldaketak dakarz Ken Zazpik 'Phoenicoperus' disko barrian
[2015-10-27] Arriagan kontzertu bikoitza emanez ekingo dio Ken Zazpik bira berriari