Musikala San Petersburgon izan zen azaroan eta erakundeak aitortu duenez “arrakasta handiko musikala izan da, hortaz gaur Euskalduna Jauregira ekartzea”. Ibilbide luzea duten The Feel’Armonia laukote ospetsuak, Broadway Symphony Orchetrarekin bat, musikalen zaleak "pozez zoratzen utziko dituen egitaraua" aurkeztuko du, musikalen historiako obrarik arrakastatsu eta sarituenetako batzuei ospea eman zieten doinuekin.
Ikuskizuna, lehen aipatu bezala, gaur -urtarrilaren 8a- arratsaldeko 20:00etan izango da eta 140 minutuko iraupena eta 15 minutuko atsedenaldia izango du. Prezioa 37-39 euro bitartekoa da eta auditorioan egingo den ikuskizuna izango da.
Sarrerak erosteko sartu Euskalduna Jauregiaren web orrialdean: www.euskalduna.net