Emaginek antolatutako Eskola Feminista otsailaren 27an helduko da Bilbora

uriola.eus 2016ko urt. 8a, 09:51

Bi aldiz egingo dute Hau ez da gure bakea izena duen ikastaroa; urtarrilaren 16an Iruñean eta otsailaren 27an Bilbon. Parte hartzeko izena ematea eta 5 euro ordaintzea beharrezkoa izango da. 

Formakuntza, ikerketa eta dokumentazio feministarako Emagin zentroak Eskola Feministen bigarren edizioa aurkeztu du. Aurtengoa Hau ez da gure bakea lelopean egingo du, eta Euskal Herriko gatazka politikoen irakurketa feministak lantzea izango da helburua, gatazkari buruzko hausnarketa eragitea. Horretarako, ekarpen teorikoak bilduko dituzte, baina izena ematen dutenek zuzenean parte hartzeko aukera ere izango dute.

Izena emateko emaginartxiboa@gmail.com postara idatzi behar da, tokiak mugatuak baitira. Ikastaroko prezioa 5 eurokoa izango da, eta bazkariarekin 15 euro.

Egitaraua

- 10:00 "Bakea ez da existitzen, feminismoa bai" (Jule Goikoetxea) 

- 11:00 "Euskal gatazka ezaugarritzen. Feminismotik irakuketa" (Zuriñe Rodrigez) 

- 12:00 Hamaiketakoa 

- 12:30 Ariketa kolektiboa 

- 14:00 Bazkaria 

- 15:30 "Pertsonala politikoa da. Gatazkak generoa dauka?" mahai ingurua.

Iruñean parte hartuko dutenak:

• Emakume militantea eta preso ohia.

• Senidea (Oihana Etxebarrieta).

• Psikologoa (Oihana Barrios).

• Gizon militantea eta preso ohia (Iker Moreno).

*Bilboko parte hartzaileen gaineko informazioa aurrerago zabalduko dute.

- 17:00 Ariketa kolektiboa 

- 18:00 Amaiera