Bihar, larunbata, urtarrilak 9, 06:00etatik 18:00etara bitartean, moztu egingo dute Untziola kaleko 18. zenbakia eta Zorrozgoitibideko 23. zenbakia lotzen dituen bidea. Era berean, zonalde horretan, aparkalekuak kenduko dituzte; aurretik hesiak jarriz, eta ordezko bideak Zorrotza-Kastrexana errepidea eta Abaro estrata izango dira. Ibilgailuei seinalisten bidez, txandaka utziko zaie pasatzen garajeetako eta Zorrozgoitibideko 23. zenbakitik hurbil dagoen aparkalekuaren guneko sarrera-irteerak egiteko.
Dorre-garabi bat kentzeko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.
Era berean, igandean, urtarrilak 10, 06:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko dira Astarloa kalean, Gardoki Kardenalaren eta Kolon de Larreategi kaleen artean. Ordezko bideak Moyua plaza, Ercilla eta Kolon de Larreategi izango dira.
Obra-garabi bat ipintzeko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.
Bukatzeko, urtarrilaren 10ean, 20:00etan hasi eta biharamuneko 01:00ak bitartean; zein hilaren 11 eta 12an, 09:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, zirkulazio errei bat okupatuko da Iparragirre kalean, 34. zenbakiaren parean. Ibilgailuen joan-etorria etengabe egongo da baimenduta beste erreietik.
2016ko urtarrilaren 10etik otsailaren 15era bitartean, gutxi gorabehera, Ercilla kaleko oinezkoen alderdiaren zati bat okipatuko da ere, Poza eta Iparragirre kaleen artean eta kasu honetan ere, oinezkoek igarobidea libre izango dute etengabe. Kasu honetan, Sebastiao Salgado artistaren formatu handiko 38 argazkiren erakusketa egiteko okupatuko da esparru publikoa.