Maria Urcelayk eta Ainhoa Jauregik 'Malmö' ikuskizuna taularatuko dute gaur Arriagan

uriola.eus 2016ko urt. 13a, 10:04

Argazkia: Arriaga Antzokia

Maria Urcelayk eta Ainhoa Jauregik antzeztuko dute Alex Gerediagaren 'Malmö' ikuskizuna. Adiskidetasunari eta sentimenduen eraldaketari buruzko erretratua. Sarri askotan bi pertsonen arteko harremana kolorez aldatzen da, ezustean edo bat-batean; hitz batzuek edo gertakari jakin puntual batek harreman hori goitik behera alda dezakete. Aldaketa hori da 'Malmö' Kehea Ziater konpainiaren azken lanak erakusten duena. 

Khea Ziaterri 2010ean sortutako egitasmo independentea da, eta bere proposamenak antzerkiaren eta zineko artearen arteko erlazio kodeen bilaketan oinarritzen ditu, estetikaren zein narrazioaren ikuspegietatik. 

Konpainia hau izan da, gaur, urtarrilak 13 eta bihar, hilak 14 antzeztuko den antzezlana aurrera eramaten lagundu duen konpainia. Honek 'Malmö' du izena eta aipatutako egunetan zehar Arriagako Gelatxoen barruan izango da arratsaldeko 20:00etan. Bertan Maria Urcelay eta Ainhoa Jauregi antzezten ikusteko aukera izango dugu.

Alex Gerediagak idatzi eta zuzendutako obra da eta honen protagonistak Maria Urcelay antzeztuko duen Saga eta Ainhoa Jauregik antzeztuko duen Claudia dira. Adiskideak dira bi hauek, beraz, antzezlanak adiskidetasunari eta, apurtezina zirudien apurtzen eta traizioa gertatzen denean sortzen diren sentimenduei egiten die erreferentzia. Hortaz, sentimenduetan zeharreko bidaia bizia proposatzen du antzezlanak.

Sarrerak 9 eta 14 euro artean daude salgai, eta www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edota antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian eskuratzeko aukera izango da.