Aitor Urquiza -Iruñea, 1987- eta Xabier Olazabal -Iruñea, 1989- musikari gazteak dira eta txistu eta akordeoiaren bitartez Piazzolla edo Cunningham bezalako konpositore ezagunenen lanak joko dituzte. Hala ere, Euskal musika ere erakusgai izango dute Kepa Junkera, Aitor Furundarena, Eusebio Basurco eta Hilario Extremiana bezalako konpositorren obrak joaz.
Txistuko ikasketa musikalak Burlatako Hilarión Eslava musika-eskolan hasi zituen Aitor Urquizak. Gaur egun, konposizioko azken mailan dago Nafarroako Goi mailako Musika Kontserbatorioan. Xabier Olazabal, berriz, akordeoiko ikasketak Joaquín Maya Musika Eskolan hasi zituen. 2010ean, Orensen egindako akordeoiko Lehiaketa Nazionalean, Nacional Xacobeo kategoriako lehen postua eta senior kategoriako bigarren postua lortu zituen. 2012an berriz, lehiaketa horretako irabazlea izan zen senio kategorian.
Beraz, bi artista hauek ikusi nahi izanez gero, Euskalduna Jauregian izango dira urtarrilaren 13an arratsaldeko 20:00etan. Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen Euskalduna Jauregiaren web orrialdea: www.euskalduna.net