Bilbon egiteko lau turismo egitarau irisgarri eta berri aurkeztu dira

uriola.eus 2016ko urt. 12a, 10:00

Argazkia: Bilboko Udala

#Bizkaia4All ekimenaren barruan, lau programa abiaraziko dira hirian eta lurraldean. Proposamen berrien irisgarritasunari dagokionez, parte-hartzaileen balorazioak "oso positiboak izan dira", baina, hala ere, "autokonplazentziatik urruntzeko" beharra nabarmendu dute. 

Andres Ginesek, berriz, proiektu aitzindari honen koordinatzailea eta TravelforAll taldeko kideak, hurrengokoa aitortu du: "turismoari begira, ahalmen handiko produktu bat dugu eta Bilbo eta Bizkaia bisitatzeko toki gisa sustatzeko eta kokatzeko orduan erabili behar dugu".

Aipatu bezla, TravelforAll izan da #Bizkaia4All proiektuaren aitzindari, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin bat. Aniztasun funtzionala duten pertsonentzako ibilbide irisgarri berriak diseinatzeko helburuarekin. 

Ideia azaroan eta abenduan burute zen, eta xede nagusia zen desgaitasuna duten pertsonek osatutako talde desberdinetako ordezkariek, lurraldeko zenbait turismo-puntu intesgarritan ibiltzea. Hortaz, puntu horietara jo zuten hauen irisgarritasun-baliabideak aztertzera. 

Egoera ikusita eta esperientzien baliozkotzeek, iritziek, txostenek eta ekimen horretako parte-hartzaileek aurkeztutako hobekuntzen gehikuntzeko, hornitzaileekin izandako bilerarekin batera, aurrera eraman zuten eskaintza irisgarri bat diseinatzeko. Hala, guztira, lau turismo-pakete desberdin egin dira, eta gaur goizean aurkeztu dira: 'Bizkaia gurbil gainean' , 'Bizkaia isitasunean', 'Bilbo, guzti-guztiontzako hiria' eta 'Hitzordua itsu-itsuan Bizkaiarekin', braile eta QR kodeak dituen libruxka.

Informazio gehiago www.TravelforAll.es -en.