Colon de Larreategiko Udaltzaingoaren bulegoak Udaletxeko komisaldegira mugituko dituzte

uriola.eus 2016ko urt. 12a, 11:00

Udal komisaldegia espazio faltagatik eta herritarrentzako arreta hobetzeko asmoz eraberritu da; bide batez, Udaleko gainontzeko bulegoetara bere zerbitzua hurbilduz. 

Dependentzia berriek, Colon de Larreategui kaleko 3. zenbakian kokatutako Udaltzaingoaren Herritarrentzako Arreta Bulegoa ordezkatuko dute. Honela, aipatutako bulegoak ostiraleko, urtarrilak 15, 06:00etatik aurrera ateak itxiko ditu. Momentu horretatik aurrera, bertako zerbitzuak Bilboko Udaletxeko eraikin nagusian kokatutako komisaldegira pasako dira.

Erraberitutako komisaldegia, 24 orduz irekita egongo da salaketak aurkezteko.