'Etxerik gabekoak' argazki erakusketa metroko hormetan

uriola.eus 2016ko urt. 13a, 12:49

Argazkia: www.sintechoconderechos.org

Txema Serrano Ramosen erakusketa jasoko du Bilboko metroak matxoaren 12ra arte. 'Etxerik gabekoak' izenburupean, erakusketak "aurpegia, arima zimurtu eta hautsiaren ispilua" irudikatu eta sentiarazi nahi du.

"Izaki ikusezina, axolagabekeria aurretik pasatzen ikusteko bazterra bilatzen", besteak beste, da artistak irudikatu nahi duena. Argazki galeria honen bitartez, etxerik gabeko pertsonek bizi duten egoerari buruz gizarteak hausnaketa egitea du helburu.

Horretarako, erakusketaz gain, Bilboko kaleetan hainbat pintada aurki ditzazkegu. Honetan adibidez, "kalean bizitzea oso gogorra da" esaldia ikus dezakegu. Pintada hauek Bizitegiren eskutik egin den kale publizitate kanpaina da. Hau, presio handiko uraren eta plantilla baten laguntzaz egin dute. 

Bilboko metroan dagoeneko eskegita dagoen erakusketa 28 argazkik osatzen dute eta otsailaren 10era arte Abando, Indautxu -Urkijo irteeran- eta Moyua metro irteeretan izango da. Otsailaren 11tik martxoaren 11ra bitartean berriz, Alde Zaharreko Unamuno irteeran, Santutxun eta San Mameseko Sabino Arana irteeran ikusi ahal izango dugu erakusketa.