Adingabea duela urtebete heldu omen zen Euskal Herrira Nigeriatik eta etorkinen zentro batetik ihes egin zuen. Ustez, bere herrialde bereko bikote batek behartzen zuen prostituitzera.
Berri agentzien arabera, "ordu asko ematen zituen kalean, iluntzetik hurrengo eguneko goizaldera". Gainera, irabazitako dirua kaleetan ibiltzera behartzen zuen bikoteari eman behar zion.
Senar-emaztea atxilotu du Espainiako poliziak eta hauen etxean egindako miaketan, hamairu sakeleko, lau pasaporte faltsu eta informatika gailuak aurkitu dituzte.