2008an debutatu zuten, 'Antidotes' diskoarekin, salmenta-zerrendetako maila gorenetara iritsiz Erresuma Batuan. 'Total Life Forever' eta, bereziki, 'Holy Fire' hirugarren diskoa izan dira Oxfordeko talde hau mundu osoko agertokietara berehala eraman dutenak. Izan ere, disko honi esker single onenaren saria lortu zuten 2013an, NME sarietan, Inhaler abestiarekin, baita Mercury Prizetan izendatuak ere, “disko onena” mailan.
Joan den abuztuan argitaratu zuten zaleek amesten zuten laugarren diskoa, 'What Went Down', zeinarekin 2015eko Urteko Onena zerrendetako maila gorenetan egotea lortu baitute. Disko honetako dagoeneko arrakastatsuak diren abestiak entzungo dira Kobetamendin, My Number, Bad Habit edota Spanish Sahara abestiekin batera.