Topaketak egin ziren asteburuan zehar bakea eta bizikidetzarekin lotura duten bost gai jorratu ziren; 'Kontakizuna eta memoria, historiarekin bat ala kontra?', 'Emakumea eta gizona, berdinak al dira gatazka eta haren ondorioen aurrean?', 'Presoen barne prozesuak: emozioak eta erabakiak nola kudeatu?', 'Komunikabideen erronka: iragana eta etorkizunaren arteko giltzarria' eta 'Kultura eta hezkuntza: etorkizun baketsua erakitzeko hegoak'.
Estreinaldia otsialaren 12an izango da, ostiral arratsaldean. Hala ere, orainidik ez dago zehaztuta izango den tokia ezta ordua ere; hurrengo asteetan zehar konfirmatuko dute Gazte Kontseilukoek. Gonbidatu bezala dokumentalean parte hartutako protagonista guztiak izango dira eta bakea eta bizikidetzarekin lotura duten beste hainbat eragilek ere hartuko dute parte. Hauekin guztiekin, aukezpenaren eguna baino lehen zehaztuko den dinamika bat antolatzea ere prestatuta dago.
Gainera, astero, urtarrilaren 18 eta 25ean eta otsailaren 1 eta 8an, honetan bertan azaldutako bideotxoaren tankerako beste lau bideo labur zabalduko dira, saioetan atera ziren ideia nagusiekin.
Hau guztia azaltzeko hona hemen Bizkaia Irratiak Elvira Garcia -Euskadi Gazteriaren Kontseiluko bake eta bizikidetza teknikaria-, Alberto Olalde -Langraitzeko bitartekaria- eta Joanes Chuecari -dokumentalean agertzen den gazte usurbiltarra- egindako elkarrizketa: