Bilbao BBK Live 2016

Bilbao BBK Livek badauzka 2016rako datak eta txartelak salgai

uriola.eus 2015eko irailaren 30a

Hamargarren BBK Live jaialdiaren arrakasta borobila izan zen, ondoz ondoko bigarren aldiz sarrera guztiak saldu baitzituen. Gauzak horrela, datorren ediziorako datak prest dira: uztailaren 7a, 8a eta 9a, hain zuzen, Kobetamendin.

Gainera, abuztuaren 20tik aurrera (hau da, datorren ostegunetik aurrera) eros daitezke lehenengo sarrerak. Hasierako prezioa 90€ + gastuak (6€) izango da, eta kanpalekurako sarrerarekin erosten diren txartelen prezioa 100€ + gastuak (6€).

 

Lehenengo txartelak dagoeneko salgai

Eskaintza txartela: 90€ + 6€ gastuak
Eskaintza txartela + Kanpalekua: 100€ + 6€ gastuak

Salgai abuztuaren 20an, goizetoko 10:00etatik aurrera.

Salguneak: www.bilbaobbklive.com eta Kutxabank sarea (webgunea eta orotarako kutxazainak), Kutxa eta Vital Kutxa webguneak, Ticketmaster sarea, 902 15 00 25, FNAC, Carrefour, Halcón Bidaietako bulegoak eta www.ticketea.com.