Estatu espainiarrean ez ezik nazioarteko rock-punk eszenan ere erreferente izatera iritsi da We Are Standard (WAS). Ez du alperrik 13 urteko bidea egin taldeak 2006an, Mushroom Pillow zigiluarekin, bere lehen albuma kaleratu zuenetik, '3.000 v 4.000 w'. Harrezkero lau disko eta hainbat sari pilatu ditu (Espainiako Talde Oneraren MTV Award saria, esaterako.
Kobetamendin Juan Escribanok zuzentzen duen taldeak 'Gauama' lan berria aurkeztuko du. Orain artean I Like You As You Are singletik haratago ezer gutxi ezagutzen dute zaleek, eta gogotsu entzungo dute punk, funk, dance pop elektroniko eta pop nahasketa dantzagarria.